martes, 21 de diciembre de 2010

Zinema euskaraz eta doan: Gaurtik aurrera 30 film ikusgai Internet bidez

Zinema euskaraz doan ikusteko aukera izango dugu gaurtik aurrera hasita. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programa jarri du martxan. Zinema euskaraz Gabonetan da programaren lehen fasea, eta bigarren faseak 2011 urte osoa barne hartuko du.

Honi esker, zinema-aretoetan 20 film euskaraz ikusi, beste 27 DVD formatuan saldu eta kulturklik.net eta eitb.com webguneetan doako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukera bultzatuko da, abenduaren 22tik aurrera.

Honako pelikulak eskainiko dira: "Betizu eta urrezko zintzarria", "Olentzero eta oparien ordua", "Karramarroen uhartea", "Haragijaleen krisia", "80 Egunean", "Cristobal Molón", "Aupa Etxebeste","Kronokrimenak", "Lucio" edo "Zorion Perfektua".




Ekimen honen bidez, zinemaren balioak bultzatu eta euskara kulturaren alorreko komunikazio-tresnatzat eta aisia eta denborapasaren alorreko normalizazio-tresnatzat sustatuko duen film-aukeraketa bat helarazi nahi zaie euskal hiritarrei.

Aurtengo Gabonetan, bi film euskaraz estreinatuko dira zinema-aretoetan: Norvegiako "A casa por Navidad" eta "La sustituta".

Euskaraz banatuko diren lehenengo DVDak, "Horton" eta "Ice Age 3" filmenak, gaur jarriko dira salgai azalera handietan eta ohiko saltokietan, 12,95 euroko prezioan.

Horrekin batera, guartik aurrera, kulturklik.net eta eitb.com webguneek 30 film euskaraz eta on line ikusteko aukera eskainiko dute, baina deskargatzeko aukerarik gabe. Zinema euskaraz eta doan ikusteko aukera berritzaile honetarako, film horien eskubideen inguruko akordioa ere mamitu da. Printzipioz, film bakoitza 2.000 erabiltzailek ikusi ahal izango dute, hau da, ordenagailu bidez zinema ikusteko 60.000 gonbidapen banatuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario